XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bere zilarrezko ezteietanLehen sariarentzat 75.000 pezeta eskaintzen ditu; bigarrenarentzat 50.000 pezeta, eta hirugarrenarentzat, 25.000 pezeta.
Azaroaren 28an banatuko dira sariak Azkoitian egingo den bertso jaialdian.
Urriaren 31rako bidali behar dira bertso-sortak irratira, kartazal itxian egiazko izendeiturak, helbidea eta telefonoa dituztelarik.
Epaimahaiak aukeratzen dituen 8 sorta hoberenak irratitik kantatuko dira, entzuleek beren iritzia eman dezaten.
Entzuleen eta epaimahaiaren artean erabakiko da lau hoberenak nor diren.
Aukeratutako laurak neurtuko dira berriro irratiz bi hoberenak hautatzeko.
Kanporatuak izan direnenak kantatuko dira berriro, hirugarren posturako nor den jakiteko.
Aukeratutako zortzi hoberenen bertsoen grabaketak irratiak beretzat gordeko ditu, eta hesteak jabeari itzuliko postaz.
M.A.